Enlace faceook
< lorategia >
Malenkoniatik ihesi eta familiaren etxe honi eusteko ilusioz sortu genuen Lorenea etxea, 2011ko uztailean.
Sei logelako hotel abegikorra da, kostaldeko Hondarribia herri entzutetsuan kokatua.
Hotela herriko eremu lasaienetako batean dago eta, era berean, bai herrigunetik bai hondartzatik bost minutura oinez.

Hondarribiak bisitariei paisaia natural oso ederrak eta askotarikoak eskaintzen dizkie: mendia, hondartza, kala ezkutu eta galduak… Nabarmentzeko hamaika alderdi ditu: herriko alde zaharra, Multzo Historiko Monumental izendatua; Portu deituriko arrantzaleen auzoa eta, nola ez, jatetxe-sorta handi batek eskainitako gastronomia gailena.
Horrek guztiak toki berdingabea bihurtzen dute Hondarribia.

Cookies | Aviso legal | Política privacidad redes sociales